Niet blij met je aankoop? Geeft niet! Je kunt artikelen tot 30 dagen retourneren
Met een cadeaubon zit je altijd goed. De ontvanger kan de cadeaubon voor alles uit ons assortiment inwisselen.
Tot 30 dagen retourrecht
Elkarrizketarako gaur egun dugun zailtasunak badu zerikusirik geure aurrekoekin izan dugun -izan genuen- elkarrizketa ezarekin. Ez genien utzi beren egiazko memoria guri transmititzen. Zetorren bezala, erantsirik gabe. Aldiz, asmatu egin genien beren memoria, eta erantsi egin genien. Huts horrek abertzaletasunaren baitan jarraitzen du oraindik ere. Hori da, besteak beste, autorearen tesi nagusia; hortik abiatuta eraikitzen du testua, aitonari, abertzale historiko bati, idatzitako gutun postumo gisa. Testu intimoa da, beraz, ezinbestez; baina gutun formak bere buruarekin hitz egiteko aukera ematen dio idazleari, eta irakurleari, berriz, bere memoria propioarekin alderatzekoa. Aldi berean, historia biziaren zatitxo bat eskaintzen du, historia liburuetan irakurtzerik ez dagoen intrahistoria; pasadizoetan geratu gabe, gertatutakoek sorrarazi duten gogoetetan oinarritua. Amaigabea da, ezinbestez, gutun hau, amaigabea den bezala nork bere bidean iraganari eta orainari egin ohi dien galderen zerrenda. Irakurleak osatzeko geratzen da, agian.
Hoi! Ik ben Libroamiko, je boekadviseur.
Hoe kan ik je helpen?