Niet blij met je aankoop? Geeft niet! Je kunt artikelen tot 30 dagen retourneren
Met een cadeaubon zit je altijd goed. De ontvanger kan de cadeaubon voor alles uit ons assortiment inwisselen.
Tot 30 dagen retourrecht
ERRAZAGO bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira. Laburpena: Max hitz-totela da, eta oporretan Kanarietara joango da familiarekin. Hegazkinean Oierrekin, bere lagun minarekin, topatuko da. Zelako poza Maxentzat, baina ez Maxen familientzat! Oier eta Max elkarrekin beti bazterrak nahasten dabiltza, eta helduak aieneka. Anek, Maxen arrebak, laguntza ederra emango die denei. Gaitz erdi! Max eta Oier igerilekuan eta itsasoan bainatuko dira, Piratez mozorrotuko, miniclubeko marrazoen kontra borrokatuko dira. Horiek bai oporrak! Istorio original eta barregarri hau irakurketa errazakoa da eta marrazkiak dauzka.