Niet blij met je aankoop? Geeft niet! Bij ons kun je binnen 30 dagen retourneren
Met een cadeaubon zit je altijd goed. De ontvanger kan de cadeaubon voor alles uit ons assortiment inwisselen.
Retourneren binnen 30 dagen
Italo Sicilianok 1934an Villoni buruzko obra garrantzitsu batean dio Villon ôFrantziako poeta lirikorik handienaö dela. Hori esatean, segur aski, gaurko adieran hartzen du ôlirikoö hitza, poeta lirikoa, gaur, bere sentimendu pertsonalak kantatzen dituena baita, poemetan bere burua, bere pena-pozak, bere pasio oldarraldiak edo bizitzak ematen dizkion etsipenak agertzen dituena. Villonek halako bizi salbuespenekoa izan ez balu, estropezuz eta erori-jaikiz betea, ez zen ezagutzen dugun poeta bihurtuko eta ez zuen gizonen oroimenean halako aztarna sakona utziko. Obra osoa du Villonek bere bizitzako abenturez eta desbenturez betea, noiz ageri-agerian aipatzen dituela, noiz hitz erdiz eta alusio belatuen bidez. Villonen obran lirismoa eta arrunkeria, Ama Birjinarekiko eraspena eta amodioa, fede sakona eta ezmoraltasun gordina nahasten dira; ahaltsuei oldartzen zaie, miseria-lagunekiko samurtasuna adierazten du eta, aldian aldian, malenkoniatsu eta isekari, gozo eta mendekari ere agertzen da.